TOPAKETAN EGONGO DIREN ADITU ETA BEGIRALEAK:
​
Topaketaren nondik norakoak bideratzeko eta aurrera eramateko, arlo ezberdinetako aditu ezberdinekin lan egiteko aukera izango dugu, eta horrela, haur guztien nahiz topaketaren zati izango diren pertsona guztien ongizatea ziurtatuko dugu.
MEDIKU ETA ERIZAINAK: Minbizia duten haurrekin lanean arituko garenez, ezinbestekoa da horien ezaugarrien berri jakitea, baina batez ere, topaketan zerbait gertatuz gero adituak gertu egotea egoerari aurre egiteko prest. Horiek horrela, donostiako odontologoikoko mediku bat eta 5 erizain izango ditugu laguntzeko prest.
​
BEGIRALE ETA HEZITZAILEAK: Mediku eta herizainak oso garrantzitsuak dira, baina jarduerak eta haurrak bideratu ahal dituzten hezitzaile eta begiraleak ezinbestekoak izango dira topaketa aurrera erameteko. Jardueren dinamizazioa bidertazeko, 10 begirale eta 2 hezitzaileekin lan egiteko aukera izango dugu, guzti horiek titulatuak eta lehenago minbizia duten haurrekin kontaktuan egon direnak eta ondorioz, suertatu ahal zaizkien egoera ezberdinen aurrean modu egoki batean erantzuteko gai direnak. Hortaz gain, dinamizatzaile bikainak dira eta jarduerei kutxu dibertigarriago bat emateko gaitasuna izango dute.
​
JFKZ-ko IKASLEAK: Proiektua aurrera eraman dugun ikasleok ere topaketaren zati izango gara. Nahiz eta begirale eta hezitzaileen lana burutu, topaketaren nondik norakoak zehatz mehatz ezagutzen ditugunez, momentu batzuetan beste arlo batzuk kudeatu behar izango ditugu, eta ondorioz, agian ezingo gara uneoro begirale lanean egoteko aukera izango. Koordinaketa lanak, tutoreekiko eskuragarri egotea, lan taldeak dituen zalantzak bideratzea... ere izango da gure eginkizuna.
​