top of page

HELBURUAK

TOPAKETAREN HELBURUAK: 

​

NORI DAGO ZUZENDUA?: Proposatu dugun euskal pilotako topaketa hau, minbizia duten edo pasa duten nahiz halakorik izan ez duten haurrei dago zuzendua; minbiziaren gaia gertukoa duten nahiz gai hori oso ezezaguna duen haurrentzat zuzendua. Haurren adin tartea finkatzeko asmoz, 8-12 urte bitarteko haurrei dago zuzendua, baina hala ere, adin tarte horretatik at dagoen haur edo gazte batek parte hartu nahi izanez gero, guri idatzi, eta topaketan parte hartzeko aukera izan ahal duen hala ez eztabaidatuko genuen (aforoa kontuan edukita, haurren bataz besteko adina ikusirik...)

 

​

ZERTARAKO TOPAKETA? ZEIN HELBURU DITU?: Topaketa honen helburu nagusia minbizia duten edo hori pasa duten haurrak beste haurrekin gustora sentitzea, nahiz minbiziarekin familiarizatua ez dauden haurrak horiekin gustora sentitu, elkar ezagutu eta inklusioa aurrera eramatea dauka helburu nagusi topaketa honek. Minbiziaren gaia gertukoa duten nahiz ez duten haurren artean inklusiaoa bilatzeko, jarduera fisikoa, eta bereziki euskal pelotaren arloa, erabili dugu baliabide modura. Joko-jolasak paregabeak baitira erlazio berriak sortu eta sendotzeko, besteekin gustora sentitzeko, kooperazioa lantzeko... eta kasu honetan euskal pelotaren espezialidade eta arlo ezberdin eta berriak ezagutu eta probatzeko. 

 

​

 

​

bottom of page