OHIKO GALDERAK
1.
Zer nolako ariketak egingo dituzte? Gehiegi nekatuko dira?
Ariketa dibertigarriak baina lasaiak izango dira, hau da, ez dute esfortzu fisiko handirik egin beharko ariketak primeran egin ahal izateko. Minbizia daukaten umeen egoera eta arazoetaz informatu gara eta horregatik prestatu ditugu horrelako jarduerak, denon ahalmenetara egokituak.
2.
Umeek arazoren bat izanez gero (konortea galtzea, euren artean liskarrak sortzea…) zer egingo zenukete?
Hasteko, saio hau prestatu dugun begirale guztiok monitoretza titulua daukagu eta mota honetako arazoak konpontzeko egin beharrekoa argi eta garbi daukagu. Hala ere, prestatutako jokoak ongi pasatzekoak dira eta beraz euren artean ez da konpetibitate handirik egongo. Horrek, umeen arteko ohiko liskarrak ekidituko dituela argi daukagu, umeekin lan egiten dugun lehenengo aldia ez delako eta horrelako egoerak bikain ezagutzen ditugulako.
​
Bestetik, frontoian bertan mediku bat izango dugula ziurtatzen dizuegu, inongo arazorik izan ez arren, minbizidun umeak mediku baten begi bistan egon behar dutelako uneoro.
3.
Tutoreak ikus ahal izango ditugu bertan jorratuko diren ariketak?
Ez da inongo arazorik izango gurasoak bertan egoteko, hori bai, frontoiko armailetan egotea eskertuko genizueke, kantxan parte hartzaileak soilik egon daitezen.
4.
Erabiliko dituzuen instalazioak egokiak dira pentsatutako ariketak aurrera eramateko?
Bai. Pentsatutako ariketak ohiko frontoi baten egiteko bezalakoak dira, ez dugu arazorik izango eremu ezberdinak egin eta bakoitzean ariketa arrakastaz burutzeko.
5.
Saioa grabatu egingo duzue?
Izena ematean, guraso bakoitzari bere seme edo alabari argazki eta bideoak egitea baimentzen diguten galdetuko diegu eta horren arabera izango da. Denek baimena emanez gero saio osoa grabatuko genuke baina bakar batek ezetz esanez gero, ezinezkoa egingo litzaiguke. Kasu honetan, argazkiak soilik aterako genituzke ondoren gure blog-ean jartzeko.